HTV silikonazko soluzio pertsonalizatuak eskaintzen ditugu.

Silikonazko piezak eta silikonazko esponjak, gure bezeroen eskakizunei jarraituz edo gure know-howa erabiliz diseinatu eta egindakoak. Hainbat ezaugarritako junturak, profilak eta hodiak, eta askotariko akaberak.

Erabiltzeko prest dauden silikonazko nahasketak; teknologia desberdinen bidez eraldatzeko eginda eta diseinatuta daude, bezeroen beharren arabera. 15etik 90era arteko Shore gogortasunak, kolore aukera zabala, tenperatura altu eta baxuen aurkako erresistentzia, lurrunen eta olioen aurkako erresistentzia, sua hartutakoan bakarrik itzaltzeko gaitasuna, propietate mekaniko hobetuak, etab.

Wacker Silicones enpresaren oinarriak eta gehigarriak banatzen ditugu. Gogortasun eta ezaugarri ugaritako silikonazko baseak. Silikona gainazal desberdinetara (metala, plastikoa, beira, etab.) itsastea ahalbidetzen duten itsasgarriak eta inprimazioak. RAL eta Pantone sistemen araberako koloratzaileak.