Nahasketak

Gure bezeroen beharrei erantzunez, erabiltzeko prest dauden silikonazko nahasketak sortzen eta ekoizten ditugu, teknologia desberdinetarako: konpresiozko eta injekziozko moldekatzea, hodien eta profilen estrusioa, hari eta kableen isolamendua, arrabolen eta zuntzen estaldurak, kalandratzea, etab.

Gure bezeroekin lankidetzan, behar bakoitzera egokitutako formulak diseinatzen ditugu: lurrunen eta olioen aurkako erresistentzia dutenak, sua hartzean bakarrik itzaltzen direnak, esponja itxurakoak, propietate mekaniko hobetuak dituztenak, etab.

Gogortasuna:
Silikona: 20 Sh A-tik 90 Sh A-ra.

Lanerako tenp.:
Silicona: -60 ºC-tik 300 ºC-ra.

Koloreak:
Gardena eta edozein koloretakoa, RAL taulei jarraituz.

Kanpoko ziurtagiriak:
Europako Farmakopea, USP XXV (VI. klasea), FDA CFR 21-177.2600, RAL, EN549, EN50200, 39.04695/SS osasun-erregistro orokorrean izena emanda gaude, etab.

Dosifikazioa:

Silikonazko nahasketak hainbat formatan hornitzen ditugu: neurri eta lodiera desberdinetako xaflak, etengabeko banda (neurri desberdinetakoak), bala zilindrikoak, etab.