Silikonazko elastomeroa material termoegonkorra eta geldoa da, eta hauek dira bere propietate esanguratsuenak:
- Portaera bikaina muturreko tenperaturetan (-60 ºC / +300 ºC).
- Propietate dielektriko onak.
- Isolatzaile termiko ona.
- Toxikotasunik ez, elikagaiekin kontaktuan dauden produktuentzat (FDA, BfR).
- Faktore hauen aurkako erresistentzia: eguratsa, zahartzea, ozonoa, hezetasuna, izpi ultramoreak, osagai kimiko agresiboak, erradiazioak, etab.
- Gasarekiko iragazkortasuna.
- Kolore asko izan ditzake.
Ezugarri hauei esker silikonazko elastomeroa sektore askotan erabil daiteke: automobilgintza, aeronautika, trengintza, transmisio elektrikoa, etxetresna elektrikoak, argiztapena, laborategiak eta farmaziak, elikagaiekiko kontaktua, eraikuntza, nekazaritza, etab.