Silam
1964an sortu ginen, eta, orduz geroztik, Silam enpresan, Europako erreferente eta Iberiar Penintsulako lider bihurtu gara HTV (temperatura altuetan bulkanizatzen den elastomeroa) silikonarekin lanean.
50 urtetik gorako esperientzia dugu, eta bezeroekin lan eginez soluzioak ematen eta proiektu berriak garatzen dihardugu.
Gure bezeroen beharretara egokitutako soluzioak ematen ditugu:
– Silikonazko oinarriak, gehigarriak eta nahasketak, erabiltzeko prest.
– Silikona solidoz edo silikonazko esponjaz eginiko produktu teknikoak (esaterako, hodiak, junturak, profilak…).
Bezeroarentzako kalitatea eta zerbitzua bermatuta dago gure jarduera eta harreman guztietan. Gure produktu eta eguneroko lan guztietan eskaintzen dugu ezaugarri hori, eta, horri esker, eskakizun altuko bezero eta sektoreei ematen diegu zerbitzua.
Garapena eta berrikuntza
Gure bezeroekin batera egiten dugu lan, gure esperientzia eta baliabide tekniko guztiak haien eskura jarriz.
Soluzio pertsonalizatuak ematen dizkiegu bezeroei, haien beharrak asetzeko diseinatutakoak.
Silikonazko nahasketak, erabilerak eta bezeroak eskatzen dituzten ezaugarri teknikoekin bat etorriz. Esaterako, gogortasuna, dentsitatea, haustura-karga, luzapena, urradura, suarekiko eta olioekiko erresistentzia, etab.
Silikona solidoz eta silikonazko esponjaz eginiko produktuak. Hodien, junturen, profilen eta abarren estrusioa eta pieza teknikoak moldekatzea.
Geure langileen eta bitarteko propioen bidez, balio gehigarriak dakartzaten ekoizpen-prozesuak diseinatzen eta gauzatzen ditugu. Loturadun junturen mozketa, markaketa eta konformazioa; euskarri autoitsaskorrak; ate izkinadun eta trokelaketadunen markoak konformatzea.
Kalitatea eta Ingurumena
ISO 9001 eta ISO 14001 ziurtagiriak
Hainbat produktu-ziurtagiri prestigiodun ditugu; esaterako, FDA, BfR, Europako Farmakopea, USP XXV, RAL H-18, EN 549, eta 39.04695/SS osasun-erregistro orokorrean izena emanda gaude.
TÜVen eta hainbat sektoretako (besteak beste, etxetresna elektrikoak, argiztapena eta automobilgintza) erreferentziazko bezeroen auditoretzen egiaztapena dugu.
Europako segurtasun eta osasun arloko araudiak (Reach, RoHS…) betetzen direla bermatzen dugu.
Teknologia aurreratua erabiltzen dugu egon daitezkeen akatsak identifikatzeko, eta teknika estatistikoak erabiltzen ditugu arazoak konpontzeko gure prozesuen eta metodologien kontrola neurtzeko.
Geure laborategia dugu, eta bertan hainbat araudirekin bat etorriz (ISO, EN, ASTM, VDE, NF, BS…) saioak erreproduzitzeko gai diren kontrol- eta neurketa-ekipoak daude.

Zerbitzua
Silam-en ematen dugun zerbitzuak berezi egin gaitzan nahi dugu.
Hori dela eta, taldean lan egiten dugu, geure bezeroen eskakizunei erantzun azkarrak eta eraginkorrak emateko.
Malgutasuna dugu, egungo merkatu globalizatuaren behar aldakorretara egokitzeko.
Mundu osoan hornitzen dugu silikona, eta gure bezeroen eskura jartzen dugu gure esperientzia logistikoa, gure produktuak nahi diren lekuan, denboran eta moduan iritsi daitezen.
Kontaktua eta kokapena
BULEGO NAGUSIA
ETA EKOIZPEN INSTALAZIOAK
José Mari Korta Ind. A.3.2. partzela
20750 Zumaia (Gipuzkoa)
Spain
ALEMANIA
Romuald SOWA