Transmisio elektrikoa

Silikonazko nahasketak eta osagaiak kableetan eta transmisio elektrikoan (tentsio ertaina eta altua) ahalik eta segurtasun handiena izateko.

Kableak

Silikona honako ezaugarri hauengatik erabiltzen da batez ere: estrusio azkarra, propietate mekaniko onak eta tenperatura altuen aurkako erresistentzia. Horrez gain, silikonak ez ditu hondakin toxikoak sortzen, sute bat gertatzen bada.

Erabileren adibideak: Espezialitate batzuk asko eskatzen dira; esate baterako: zeramizatzen duten segurtasun-kableak (eraikin publikoren batean sute bat gertatzen bada), oso tenperatura altuen (300 ºC) aurkako erresistentzia duten kableak, automobilgintzarako bateria-kableak, tren-aplikazioetarako kableak, etab.

Tentsio ertaineko eta altuko transmisio elektrikorako aplikazioak:

Silikonaren egitura kimikoari esker, oso egokiak dira energia-transmisioko eta -banaketako sektorean. Propietate elektriko, fisiko, mekaniko eta kimiko ugari ditu. Silikona hidrofugoa da (aldaratu egiten du ura), izpi ultramoreen eta eguratsaren aurkako erresistentzia du, egonkortasun termiko altua, etab.

Erabileren adibideak: isolatzaileak, kableen amaierak, lotuneak, etab.