Aeronautika

Silikonazko nahasketak, osagaiak eta silikonazko esponjak, su hartzean bakarrik itzaltzen direnak eta ke gutxi igortzen dutenak.

Aeronautika sektorean ondo baloratzen dira silikonaren ezaugarriak: tenperatura baxuen, ozonoaren, hezetasunaren eta izpi ultramoreen, urraduraren eta hainbat agente kimikoren aurkako erresistentzia altua, estankotasuna. Eta, bereziki, esponja silikonen profilen ezaugarriak: pisu baxua, sukoia ez izatea eta su hartzean bakarrik itzaltzea.

Erabileren adibideak:

  • Estankotasun junturak ateetarako eta leihoetarako, eroapen-hodiak, etab.
  • Eraikuntzan eta osagaiak fabrikatzean erabiltzen diren profilak eta hodiak.