Nor gara
Silikona-elastomeroen eraldaketan aritzen da Silam, eta produktu-sorta zabala eskaintzen du.
1964an sortu zen, eta gaur egun hiru negozio-unitate edukitzera iritsi da: Silikona-nahasteak, Silikona-estrusioa eta Silikonazko eroale elektrikoak.
HTV (elastomero bulkanizagarria berotan) silikonaren kontsumoan Europako enpresa garrantzitsuenetako bat gara.
Gure bezeroei zuzendutako enpresa dinamiko eta berritzailea gara. Horretarako, kudeaketa-teknika modernoenak ditugu, Enpresa Bikaintasunerako Europako Fundazioak (E.F.Q.M.).
Jakin badakigu gaur egun dagoen eta gero eta handiagoa bihurtzen ari den ingurumen-arazoa zein den, eta etorkizunari begira konpromiso-estrategia berria garatzea erabaki dugu, ingurumena prebenitu eta babestuz, eta baliabide naturalak zainduz. Era horretan gure ingurunearen garapen jasangarria ziurtatzen lagundu nahi dugu. (ikus enpresaren ingurumen-politika).
GURE ESKAINTZA
Merkatu guztietan jarduten dugu, mundu osoko 30 herrialdetan baino gehiagotan eragiketa komertzialak eginez (beste batzuen artean, Portulgal, Frantzia, Alemania, Mexiko, Txile, Costa Rica eta Txina). Gure izateko arrazoia eta gure etorkizuneko helburuak argi adierazita daude gure misioan (misio korporatiboan zein negozio-unitate bakoitzarenean).
Misio korporatiboa
Gure bezero, langile eta akziodunen egungo eta etorkizuneko igurikimenak betetzeko formulak bilatzen saiatuko gara. Gure merkataritza- eta ekoizpen-jarduerak SILIKONAREN “ardatz estrategikoan” eta ITUNEN garapenean bideratuko ditugu, merkatu-nitxo berrietan sartzeko aukera izateko, lehen mailako bezeroentzat soluzio lehiakorrak eskainiz. Lanean jarraituko dugu Europako merkatuan erreferenteetako bat izaten jarraitzeko.
1. unitatearen misioa: Silikona-nahasteak
Erabiltzeko prestatutako silikona-nahasteak diseinatzea, saltzea eta produzitzea, eta silikona-oinarriak eta/edo kautxu berezien nahasteak banatzea, kautxu-eraldatzaileen aurrean soluzio lehiakor onenak eskainiz. Halaber, itun estrategikoen bidez, Iberiar penintsulako merkatuko salmentetan buru eta Europan erreferente izatea lortzea.
2. unitatearen misioa: Silikona-estrusioa
Estruitutako eta moldeatutako silikonazko produktuak garatzea, saltzea eta fabrikatzea, hainbat sektoreri soluzio lehiakorrak emateko fluidoen estankotasunari, isolamenduari eta eroaletasunari dagokienez. Bestalde, Iberiar penintsulako merkatuan estruitutako silikona eraldatzaileen artean buru izan nahi dugu, eta Europan, etxetresna elektrikoen sektoreko erreferente.
3. unitatearen misioa: Silikonazko eroale elektrikoak
Tenperatura altuetarako kable-sorta zabala eskaintzea, merkatuko sektore guztietan.
MERKATUAK ETA LOGISTIKA
Esperientzia handia daukagu munduko leku guztietako bezeroei produktuak hornitzen.
KALITATEA ETA INGURUMENA
SILAMen kalitatearen kontzeptua gure jarduera guztietara eta bezero eta laguntzaileekin ditugun harreman guztietara zabaltzen da, gure produktuetatik eta gure eguneroko lanetik banandu ezin daitekeen ezaugarria baita. Horri esker, oso merkatu eta sektore exijenteetan sartzeko aukera dugu.
Kalitate, Ingurumen eta Prebentzioaren Kudeaketa Sistema Integratua daukagu, TÜV-ek ikuskatu eta ziurtatutakoa. Halaber, gure bezeroen auditorien ondorioz, hainbat homologazio ere baditugu.

I+G+b sail bat daukagu, zenbait jarduera-sektoretako (automozioa, aeronautika, etxetresna elektrikoak, farmazia…) bezeroen premien arabera produktu berriak garatzen joateko.
Non gaude?
Siliconas Silam, S.A. José Mari Korta industriagunea
A.3.2. partzela
20750 Zumaia (Gipuzkoa)
Spain
Tel. +34 902 20 21 30
Fax. +34 902 20 21 40
inf@silam.com